Itsasoak pizten gaitu

Dokumentalak mendeetan Getariak izan duen nortasuna azaleratu nahi du. Itsasotik sortutako herria. Itsasoari begira egon dena. Itsasoak biziberrituko duena. Bizitzeko, sentitzeko, harremantzeko, maitatzeko modu bat. Herri izaera bat. Berezia eta bakarra. Getariarena. Euskaldunona.

Iragana, oraina eta etorkizunak bat egiten dute ikus-entzunezkoan. Transmisiorako olatua. Hura hartu eta ondorengoekin batera norabide berean hartu nahi den olatua.

Itsas-munduarekin harremantzera bultzatu nahi du ikus-entzulea. Itsasoa oso zabala delako eta guztiok bustitzen gaituelako. Itsasoa balorean jarri nahi da, emakumeen egoera iluna argitara eman, etenik gabeko balio katea dela azaleratu, aldaketa sozio-ekonomikoa, artea… Itsasoa ardatz hartuta gizartean dauden arrakalak bistartu eta ura bide egokia hartzera eraman. Itsasoak bizi gaitu. Itsasoak biziberrituko gaitu.

Zer egin herria itsasora begira jartzeko?

Emanaldiak:

-2022 Irailak 2: Getaria

-2022 Urriak 6: Itsas Museoa, Donostia

-2022 Urriak 20: Modelo aretoa, Zarautz

-2022 Abenduak 18: Arroa